JEANNE BARET (Lasalle)

×
1766. urtean, beste zientzialarirekin batera, armadako itsasontzi batean munduari bira emateko hautatua izan zen Commerson. Jeannek, bere maitalea zenez, berarekin joan nahi zuen munduari bira ematera. Beraz, itsas-gizonez mozorrotu zen eta Philibert Commersonekin batera joan zen. Garai hartan itsas armadan zein ikerketa zientifikoetan emakumezkoen parte hartzea debekatuta zegoen eta horregatik mozorrotu zen Jeanne. 1768an, bere benetako izaeraz ohartu zirenean bakarrik eta baliabiderik gabe utzi zuten Maurizio irletan. Beranduago, ostatu bat irekitzea lortu zuen hiriburuan, Port Louisen. Garai horretan hil zen bere maitale zen Commerson, 1773. urtean. Urte bete beranduago, berriro ezkondu zen. Ezkondu ondoren bikotea Frantziara bueltatu zen. Horrela, munduari bira ematea lortu zuen.
Jeanne Bareten lanak isilpean geratu ziren 2010. urtera arte, Glynis Ridleyek Jeanne Baret-en aurkikuntzak liburua publikatu zuen arte. Liburu honi esker badakigu Jeanne Baretek bere bizitzan 6.000 landare baino gehiago bildu zituela Philibert Commersonen laguntzarekin hainbat herrialdetan: Brasilen, Argentinan, Uruguayen, Madagaskarren, Tahitin eta Maurizion.
Jeanne Bareten ekarpenen artean, katalogatutako 3000 landare-espezie berriak gehitzekoa eta mahatsondoaren lehen deskribapena aipa daiteke. Parisko museoan gordetzen dira gaur egun ere. Jeanne Baretek. 1807an hil zen, 67 urterekin.